HIGHLIGHTS

HIGHLIGHTS from FINLAND
Han ikusitakoa eta ikasitakoa
Finlandiako eskolei buruz

GIZARTEA/ ADMINISTRAZIOA
  • Finlandiar gizartean ustelkeria-deliturik ia ez omen dago. Beraz, balore hau ere zuztartua daukan komunitateko ikasleekin autonomiaz eta askatasunez lan egitea askoz ere errazagoa dela dirudi.

  • Ikastetxeen “gertuko” kudeaketa (udalekoa)

  • Ikasketa sistemarekin dirudienez, gobernua, udala, ikastetxea, gurasoak eta ikasleak bat omen datoz; orokorrean gustura omen daude ikastetxeek daukaten funtzionamenduarekin eta ekipamenduekin.

  • Beste erakundeekin elkarlana: adibidez; jangelako menua beraiek prestatu zuten, hobekuntza proposamenak egiteko, ikusi zuten adituen beharra zegoela eta chef batekin,  nutrizionista  batekin eta jangelako arduradunekin ikasle talde batek diseinatu behar zuen dietarik egokiena, eta hauxe jango dute.

EGUTEGIA, ORDUTEGIA
  • 6-8 aste segidan lan egiten dute, eta gero aste beteko atsedena.

  • Lan orduak goizez bakarrik izaten dira, eta 60 minutuak izan beharrean 75koak edo izaten dira.

  • Bazkaria arina da (plater konbinatu eta orekatu bat) eta 30-45 minutuko tartea da bakarrik.

ANTOLAKETA, ESPAZIOA
  • Geletan, pasillotan eta jangelan giro lasaia zegoen - espazio zabalak, argitsuak (argi naturala) eta zainduta.

  • Gelak gaika antolatuta, ikasleak mugitzen dira gelaz gela, irakasleak bere gela du, bere gairako hornituta eta materiala zaindu dezake.
    • Irakasleak gela menperatzen du: behar duen guztia bertan du, ongi ezagutzen du, eta hobeto hornitua eta mantenduta dago (hizkuntzako gelako doinua ezin hobea, zientzietako gelak laborategi ondoan, arloko liburu ezberdinak eskura…)

    • Ikasleek mugitu behar dira gela batetik bestera, 10-15 minutuko tartea dute horretarako, eta ongi etortzen zaie. Asko mugitu behar direnez, lasaiago doaz.

    • Irakasleek aprobetxatzen dute gelaz aldatzeko dagoen denbora, gelan egindakoa  jasotzeko (“INIKA-ren antzeko tresna batean jartzen dute egindako lanak, falta …)

  • Ikastetxeko sarreran takillak eta arropa zintzilikatzeko moduluak dituzte. eta gela bakoitzaren kanpokaldean ere, hemen aldatzen dituzte neguko botak zapata arin edo galtzerdiengatik.

  • Jangelak espazio irekiak dira eta jatorduak bukatzean ikasteko, talde lanetarako edo beste eginkizunetarako libre daude.

  • Gelako ateak, kristalezko dituzten panelek zertan ari diren ikustea ahalbideratzen dute. Ateak itxita geratzen dira, hortaz, giltza behar da sartzeko (honek ekiditen du edozeinek irekitzea). Gela bakoitzak izen bat dauka.

  • Eskoletan kamerak daude. Irakasleek ez dute poliziaren lana egin behar baina zerbait gertatuz gero frogatzeko tresnak dira.

  • Ikasleek beraientzako txoko erosoak dituzte lasai egoteko, biltzeko....
  • Pasiloetan mahaiak eta aulkiak daude, entxufe  eta guztiz, irakurtzeko gelak, lasai egoteko gelak (vending makinak…)

BALIABIDEAK/ EKIPAMENDUA
  • IKTak: baliabide gehiegi ez (ikastetxeak jartzen duena). Gela guztietan arbel digitala irakaslearen ordenagailua eta lanpara bat (bertan kokatzen duzun edozein gauza proiektatzeko). Eskola batzutan gela bakoitzeko tableta batzuk zeuzkaten baina irakasleen iritziz ez zen egokiena tresna bezala  eta chromebook-en armairu batekin piloto moduan ari ziren.  Beste eskola batzuetan, berriz ikasleak ordenagailuak zituzten eta partekatzen zituzten eta ez zuten tabletarik. Bi irakasle zeuden astean ordut´erdi mantenurako bakoitzak; batak ordenagailuena eta besteak proiektore/arbelak. Ikastetxe handia izanda, ordenagailu gela bi ikusi genituen. Instalazio egokiak. Dena bere lekuan, konektatzen zen,...Tekla bakarra ere ez zen falta…

  • Ikastetxeko ekipamendua oso ona da eta irakasleek behar dutena eskatu dezakete: mahai - aulki motak, arbela mistoa (digitala gehi idazteko panelak aldeetara),  proiektorea…

  • Ikastetxeetan psikologoa, orientatzailea, erizaina, eta laguntzaile gelak daude: guztion artean (Udaletxea barne) erabakitzen da  nola lagundu laguntza bereziak behar dituzten ikasleei

  • DBHn: Derrigorrezko Lehen zikloan (7,8 eta 9 mailetan) behar bereziak  (kognitiboak) dituzten ikasleak gelatik kanpo daude eta jarrera arazoak dituztenak hona ekartzen dituzte denbora jakin baterako, hausnarketarako.
  • DBH ondoren: Finlandian ikasleen %50a Lanbide Heziketara doa beraz batxilergoa egitera doazen ikasleek motibazio handia dute eta Unibertsitatera doazenak oso argi dute ikasten jarraitu nahi dutela.

  • Batxilergoko ikasleek astero 20 minutuko tutoretza dute.

IKASLEAK
  • Ikasleekiko jarrera: konfidantza beraiengan eta ardura beren gainean (TRUST, not blame!). Horren harira: tonoa jeitsi, klase hasieran klasearen egitura azaldu.

  • Student in the centre - ikuspegi holistikoa -ikasle bakoitza ahalbidetu bere garapen osoa lortzeko.. Horretarako laguntza beharrei erantzuteko ongizate taldeak (psikologoa, giza zerbitzuko langileak, zuzendariak eta  orientatzaileak), laguntzaileak eta behar berezietako irakasleak behar dituzten kopuruetan dituzte. (56  irakasle - 51 laguntzaile - ikasle elbarriek laguntzaile bana dute)

  • Ikasleak zenbait gaitan laguntzaileak dira (IKT agents, green agents…->I HELP MY CLASSMATE.

  • Telefono mugikorra ez dago debekatuta, honen erabilera bakoitzaren erantzukizuna da.

IRAKASLEAK
  • TRUST (konfidantza) irakasleekiko ere, administraziotik, zuzendaritzatik eta gurasoen aldetik - irakasleak askatasun osoa du klasea ematerakoan, materialak erabiltzerakoan, ebaluatzerakoan. Ikasleek aukera dezakete irakasleak eta kurtsoak. Zuzendariak aukeratzen du plantilla eta Zuzendariaren aukeraketan udalak zeresana du.

  • Irakasleen formakuntza irakasle bakoitzaren beharretan oinarrituta - irakasle formatzaileek ordu batzuk dituzte formakuntza behar duten irakasleekin egoteko.  

  • Funtzionamenduari dagokionez: malgutasuna, adibidez, jangelara jeisteko orduarekin, ez dira denak batera jeisten. Ordutegi malgu horrekin  ikasleak ez pilatzea denak batera lortzen dute.  Ikasle fluxu nahiko homogeneoa dago 11:00-13:00 ordu tartean.  Ikasleek liburu bat irakurri behar badute, pasillora joatea uzten diete eta bertan irakurtzen aritu.

  • Arazoak sortuz gero (lapurreta, borroka …), irakasleek ez dute ezer ikertu behar (polizia lana egin), kamerak daudenez  gertatutakoa argitzen dute eta kontua larria bada (lapurreta, adibidez) poliziaren esku uzten dute.

METODOLOGIA
  • Irakasleek barneratu dituzte zenbait irizpide pedagogiko, hala nola,
    • talde kooperatiboetan aritzea,

    • espazioaren antolaketari garrantzia ematea,

    • esperimentatzea,

    • sormenaren garatzea…

  • Orohar irakaskuntza funtzionala garatzea, eguneroko bizitzarako beharrezkoak diren gaitasunak lantzea. Horren adibidea: curriculumean txertatuta dute 10 maila arteraino derrigorrezkoa izatea plastika egitea, josten ikastea, plantxatzen, sukaldatzen jakitea…

EBALUAZIOA
  • Ebaluazio elkarrizketa: urtean behin irakaslearekin bildu aurretik  gurasoek eta ikasleak ebaluazio txostena bete behar dute

  • Norbaitek ez badu lana egiten, “INIKA” antzeko tresnaren bidez gurasoei komunikatzen zaie oharren bidez eta familiaren erantzukizuna dela argi geratzen da.

  • EZ  DUTE  IKASTURTERIK  ERREPIKATZEN:
    • Ikasi nahi dutenei maila gero eta altuagoa eskatzen diete, eta nota onak ateratzen dutenak soilik joaten dira Batxilergora. Azken ikasturtea, soilik, errepikatu dezakete Batxilergora joan nahi dutenek.

    • Ikasi nahi ez dutenek, ariketa errazagoak, zerbitzu sozialen laguntza, orientazio mintegiko gertuko jarraipena: errefortzuak, laguntza orduak … izaten dituzte, eta gero lanbide heziketara joaten dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina