KABIAtik KAVHIAra proiektua
Hernani BHIko KABIA proiektua (irakaslegoa metodologi berrietan formatzeko ikastetxeko proiektu integrala), 2015-16 ikasturtean martxan jarri genuen.
Hernani BHIko KABIA proiektua (irakaslegoa metodologi berrietan formatzeko ikastetxeko proiektu integrala), 2015-16 ikasturtean martxan jarri genuen.
Proiektu horretan oinarrituta, eta praktika onak dituzten atzerriko ikastetxeak gertutik ezagutzeko asmoz ERASMUS + KA1 programan proiektu bat aurkeztu genuen, Finlandian bertan hango hezkuntza sistemaren ezaugarriak eta arrakastaren gakoak zuzenean ikusi eta ikasteko asmoz.
HELBURUAK:
- Finlandiako hezkuntza sistema barnetik ezagutu, eta hemen zer moldatu daitekeen aztertu.
- Hango "praktika onak", metodologi arloan ezagutu, eta hemen aplikatu daitezkeenak aztertu.
- Hango ikastetxeko funtzionamendua, gestioa, hornidura, ikusi, ikasi eta gure ikastetxean hobetu dezakeguna aztertu.
Guzti hau lortzeko, IES HERNANI BHIko 8 irakasle joan ginen, 2016. urtean urriak 8tik 15era, Tikkurila eta Rihimäki herrietara, 2 lan era desberdinetatik ahal den gehien ikusi eta ikasi ahal izateko :
- Tikkurilan: "Best practice" Benchmarking ikastaroan 4 irakaslek parte hartu genuen eta hango 2 ikastetxe bisitatu genituen, Batxilleratoko bat eta Lanbide Heziketako beste bat
- Rihimäkin: beste 4 irakaslek JOB SHADOWING lana egin genuen (behaketa lana), Bigarren Hezkuntzako 3 ikastetxeko funtzionamendua ezagutzera, Batxilleratoko bat eta Bigarren Hezkuntzako beste bat.
KABIAtik KAVHIAra irakasle taldeak: Gorka Lete, Kristina Iraola, Amaia Urzelai, Regina Adarraga, Karlos Sukuntza, Ohiane Errazti, Dorleta Zangitu eta Mercedes Ortega.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina